Ir al contenido

Usuario:AGNCAA/Taller

De Wikipedia, la enciclopedia libre

5.KONTRATU MOTAK

Zuzenbide erromatarraren iturriak jarraituz, errentamendu kontratuak gauza edo obra nahiz zerbitzuen gainekoak izango dira.

Lehenik, gauzen errentamenduan, alderdietako batek bere gain hartzen du besteari gauzaren gozatzea edo erabilera emateko betebeharra, epe zehatzerako eta prezio jakinaren truk.

Gauzen errentamenduen iturri juridikoari erreparatuz, doktrinak zehazten du errentamendua eskubide pertsonala dela, kredituzkoa eta beraz, errentariak ez du gauzaren gaineko eskubide errealik (hau da botere absolutua gauzaren gainean) eskubide pertsonala baizik (obligazioa) errentatzailearen aurrean. Beraz gauzaren gaineko edukitza izango du baino ez erga omnes.

Gauzen errentamendua ez da eskubide txit pertsonala beraz transmititu ahal izango dira.

Gauzen errentamenduen barnean hainbat azpitalde bereiz ditzakegu, alde batetik, landa-finken gaineko errentamendua eta bestetik, hiri-finken gaineko errentamendua.

LANDA-FINKEN ERRENTAMENDUA

Landa-finken errentamenduak izango dira, kontratu bidez finka bat edo anitz denboraldi baterako lagatzen badira haren nekazal, abere edo baso aprobetxamendua egikaritzeko, prezio edo errentaren truk.

Ez da nahikoa izango finka landatarra izatea, errentamendua landatarra izatea zehazten duen irizpidea aprobetxamendua izango da, hau da, jarduera jakin bat burutzea eskatzen da (enpresa-jarduera) landa-errentamendutzat hartzeko.

Landa errentamenduko kontratua, nekazal kontratua dela esan daiteke eta normalean, aprobetxamendu ekonomikoa jabea ez den beste norbaitek ateratzen du. Nekazal ustiapena burutzeko elementuetatik garrantzizkoena, finkako lurra izango da beraz.

Kontratuaren objektua, bai finka baita ustiategia ere izan daitezke. Errentamendu kontratu berean hainbat finka egon daitezke, eta kasu horretan dokumentu bakar batean agertu beharrean kontratuaren objektu bakarra edo desberdina osatzen duten arazoa sorrarazten da. Ustiategiak bere aldetik, baserri bezala ezagutzen diren kategorian barnebildu daitezke. Ustiategiak kontratua eratu aurretik edo kontratua eratze momentuan eratu daitezke.

HIRI-FINKEN ERRENTAMENDUA

Hiri finken errentamenduari dagokionean, etxebizitza edota etxebizitza ez den beste erabilerarako errentamenduak bereizten dira.

Etxebizitza-errentamendua badela uste da, errentariak bertan bizi daitekeen eraikin bat errentan hartzen  duenean, eraikin horren lehen helburua etxebizitza iraunkorra izateko beharra asetzea delarik. Honen barne sartuko direlarik altzari, trasteleku, garaje-plaza edo gainerako gelak.

Aldiz, etxebizitza erabileraz besteko errentamenduak, eraikin bat errentan ematen denean aurreko etxebizitzarako ezarritako erabileraz beste baterako. Honen adibide, lokal komertzialak direlarik edo udarako zein beste denboraldirako sinatzen diren hiri-finken errentamenduak direlarik.

Etxebizitza errentamenduak, errentariak eraikin bat errentan hartzean datza hori etxebizitza iraunkorra izatera bideratzeko helburuarekin.Eta hala errentariak etxebizitza horren erabilera eta gozamena izango du diru kopuru baten truk.

Etxebizitza errentamendua izateko, eraikin bat beharko du izan (beraz, lursailak ez dira barnebiltzen) eta habitagarria (familia edo pertsona batentzako bizitzeko egokia). Errentamendu kontratu bat egikaritu ahal izateko, betekizun hauek izan beharko ditu eraikinak.

Errenta zehaztea errentamendu kontratuen oinarrizko betekizuna da. Kontratu horretan ordaindu beharreko diru kopurua eta denboraren muga ezarri beharko da, etxebizitzaren erabileraren truke.

Errentatzaileak, etxebizitza errentamendu kontratu bat egikaritzean hainbat betekizun izango ditu:

1)    Errentariari kontratuaren objektu den etxebizitza entregatzea

2)  Etxebizitza zaintzea. Errentatzaileak etxebizitza habitagarria izan dadin konponketak egin beharko ditu baita hori baldintza egokienetan jartzeko ere.

Bere aldetik, errentariak ere hainbat betekizun izango ditu errentamendu kontratu baten aurrean:

1) Kontratuak zehaztutako errentaren ordainketa. Etxebizitza errentamenduetan borondatezko autonomia printzipioa bermatzen da; alderdiek kontratuaren errenta haien artean adostu eta zehazteko eskubidea baitute.

2)  Etxebizitzaren erabilera diligentziaz egin beharko da.

3)  Etxebizitzaren zaintza betebeharra (deber de custodia).

Etxebizitza erabileraz besteko errentamenduak, eraikin baten gaineko errentamendu baten inguruan diharduen kontratua den arren,  erabilera ez da etxebizitzarena. Etxebizitza hitzak nolabait denboratasun bat inplikatzen du, eta bigarren talde honetan uda bezalako denboraldirako errentamenduak arautzen dira, baita jardun industrial, kultural edo komertzialera bideratutako eraikinak ere.

Etxebizitza erabileraz besteko errentamenduek ere betekizun bezala eraikin bat izatea inplikatzen dute, baina ez aldiz habitagarritasuna.

Errentatzaileak etxebizitza erabileraz besteko errentamendu kontratuetan halako betekizunak izango ditu:

1) Errentariari kontratuaren objektu den eraikina entrega. Errentamendu kontratuen betekizun nagusia da.

2)   Eraikina zaintzeko betebeharra.

Errentariak ere, kontratu hauetan betekizunak izango ditu:

1)      Prezioaren ordainketa, hau da alderdien artean adostutako errenta ordainketa.

2)      Eraikina diligentziaz erabiltzea.

3)      Etxebizitzaren zaintza betebeharra (deber de custodia).

ZERBITZU  ERRENTAMENDUA

Zerbitzu errentamendu kontratuan, alderdi batek beste alderdiari zerbitzu bat emateko betebeharra hartzen du bere gain eta horren truk prezio zehatza eskuratzen du.

Adostasunez egindako kontratua da eta ez da forma zehatzik behar. Kontratu mota honetan bi alderdik parte hartzen dute: bata, zerbitzu-emailea eta, bestea, nagusia nahiz bezeroa (errentaria).

Zerbitzu ematea jarduera hutsa da, zerbitzu-emaileak ez du bere gain hartzen emaitza zehatza lortzeko konpromisorik eta zerbitzuaren izaera materiala edo intelektuala izan daiteke.

Horrez gain, kontratua kostubidezkoa izan behar da nahitaez, zerbitzuaren truke prezioa eman beharko baita. Prezio hori zehatza izan behar da, hau da, hasieratik zehaztutakoa edo zehazteko modukoa.

Zerbitzu kontratuaren bitartez harreman iraunkorrak sortzen dira, iraupen hori mugagabea izan baitaiteke, baina mugatua ere izan daiteke, amaiera data finkatu delako edo zerbitzuaren izaera aldi baterakoa delako.

Errentariek ordaintzeko betebeharra izango dute, alderdien artean adostutako prezioa ordaintzekoa. Aldiz, zerbitzu-emaileak behar besteko diligentziaz jokatu beharko du.