Usuario:Markelo

De Wikipedia, la enciclopedia libre
Paulo Freire, André Koehne-k ateratako argazkia

Paulo Reglus Neves Freire (Rezife, 1921eko irailaren 19San Pablo, 1997ko maiatzaren 2) Hezitzaile brasildarra izan zen eta hezkuntzarako teoriaren eragilea izan zen

Biografia[editar]

Paulo Reglus Neves Freire Rezife (Pernambuco hiria, Brasil) herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zen inguruko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formakuntza (Zuzenbide Fakultatean).

1944. urtean Elza Maia Costa de Oliveirarekin ezkonduko da. Bere emaztea Lehen Hezkuntzako irakaslea izango da eta honek bultzatuko du kulturaz eta hezkuntzaz arduratzera, pixkanaka alfabetatze programak (1963) garatzeari ekingo diolarik.

Hezkuntza esperientzia, ordea, bertan behera geratuko da 1964ko Estatu militarraren kolpea dela eta. Ondorioz, 1964-69 urte bitartean Txilen erbesteratuko da.

1969an UNESCOko kide izendatuko dute, Harvardeko Unibertsitatean (EEBBetan) eskolak emango dituelarik. 70eko hamarkadan Afrikako zenbait herrialderi aholkuak ematen ibiliko da. Aldi berean, alfabetatze programak gauzatuko ditu, zenbait lurraldetako berregituraketa nazionala bultzatu nahirik.

1980an Sao Paulora itzuli eta 1986an bere emaztearen heriotzak eragin izugarria izango du berarengan. Lur jota utzi zuen, 1988an bere lagun mina den Nita Araujorekin ezkonduko da. Bera sortzaileetariko bat izango den "Langileen Partiduak", 1989an udal hauteskundeak irabazten dituenean. Momentu horretan, Freire Sao Paulo hiriko Hezkuntzako idazkari izendatuko dute, kargu horretan 1991ra arte egongo delarik.

1992-97 bitartean Unibertsitatera itzuliko da eta "Doctor Honoris Causa" izendatuko dute. Bere konpromisu politiko eta sozialak urte horietako bere azken lanetan islatuko dira. Azkenik, 1997ko maiatzaren 2an hile gin zen.


Teoria batzuk[editar]

Freireren teoriaren ardatza eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen da. Bere pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik.

"Zapalduen Pedagogia" garatuz aprendizaia dialogikoa praktikara eramango du, bitarteko bezala ALFABETATZEA erabiliko duelarik. "Zapalduen Pedagogia" hori heziketa popularraren bidez gauzatuko da, populuari zuzendua baitago. Freirek populuarekin lan handia egingo du eta batik bat, helduen alfabetatzean buru-belarri sartuta ibiliko da.

Freireren pentsamendua eta hezkuntza-ekintza heziketa askatasunaren praktika dela onartzetik abiatzen dira, "gizaki bukatugabea" dutelarik oinarri. Gizakiok izaki garen neurrian, ikasten gaude eta etengabeko ikaskuntza horrek egiten du gizakia bukatugabe. Bukagabetasun horrek beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. Modu horretan, ikastea eraikitzea, berreraikitzea, aldatzeko konstatatzea izango da.

Ezin da esan hezkuntzako arazoa egiteko pedagogikoa soilik denik, egiteko politikoa ere bada. Eta, Freirek aipatzen duen bezala, zergatik da egiteko politikoa ere errealitatearen eraldaketa? Ez hain zuzen ere aberatsak geroz eta aberatsago izateko, baizik eta itzalpean aurkitzen diren kulturen egoera hobetzeko, eta maila berean, aldatzeko. Beraz, Freirek"Autonomiaren Pedagogia" deritzon lanean azalduko duen bezala, ezagutza kritikoa praxis politiko eta kultural horretan zentratua egongo da.


“Autonomiaren pedagogía”-n hezkuntza mailako eraldatze prozesu horretan murgiltzerako orduan, lehenengo urratsa errealitatea ezagutzea izango da. Gizakiak bere munduaz kontziente izan behar du, bere kontzientzia ekintza-hausnarketak prozesuaren barnean egon behar duelarik, kontzientzizazio horrek ahalbidetuko baitu errealitatearen eraldaketa.

"Autonomiaren Pedagogia" horrek hiru printzipio nagusi izango ditu:"irakastea ez da ezagutzak transferitzea", "ez dago irakaskuntzarik diszentziarik gabe"eta"irakastea giza-berezitasun bat da".


Bibliografia[editar]

Freireren lanak euskaraz:

-FREIRE, P. Irakurtzeko ekintzaren garrantzia elkar osatzen duten hiru idazkietan. UEU. 1990.

- FREIRE P. Pedagogia da autonomia. Cuadernos de Educación: Eusko Ikaskuntza, (9-71 orr). Donostia. 1999.


Freireren lanak gaztelaniaz:

- FREIRE P. La educación como práctica de la libertad. Siglo XXI. Madril. 1969.

- FREIRE P. Pedagogìa del oprimido. Siglo XXI. Madril. 1970.

- FREIRE P. Cartas a Guinea-Bissau. Siglo XXI. Madril. 1977.

- FREIRE P. La importancia de leer y el proceso de liberación. Siglo XXI. Madril. 1984.

- FREIRE P. Pedagogìa de la esperanza. Siglo XXI. Madril. 1993.

- FREIRE P. Cartas a Cristina. Siglo XXI. Madril. 1996.

- FREIRE P. A la sombra de este árbol. Editorial Roure. Bartzelona. 1997.

- FREIRE P. Pedagogìa de la autonomìa. Siglo XXI. Madril. 1997.

- FREIRE P., ILLICH I. eta FURTER P. Educación para el cambio social. Tierra Nueva. Buenos Aires. 1974.

- FREIRE P. eta GADOTTI M. Pedagogìa, diálogo y conflicto. Cinco. Buenos Aires. 1987.

- FREIRE P. eta MACEDO D. Alfabetización. Lectura de la palabra y lectura de la realidad. Paidós/MEC. Barcelona.1989.

- FREIRE P., GIROUX H. eta MACEDO D. La naturaleza polìtica de la educación. MEC/Paidós. Barcelona. 1990.


P. Freireren lanak portugesez:

- FREIRE P.eta FAUNDEZ A. Por uma pedagogìa da pregunta. Paze Tierra. Rìo de Janeiro. 1985.

- FREIRE P. eta SHOR I. Medo e osadia: o cotidiano do profesor. Paz e Terra. Rìo de Janeiro. 1987.

- FREIRE P., NOGUEIRA A. eta GERARD J. Paulo Freire: trabalho, comentario, reflexao. Petrópolis: Voces. 1990.

P. Freireri buruzko testuak:

- Paulo Freireren ekarpenak. (1999). Eusko Ikaskuntza. Donostia. (gaztelaniaz eta frantsesez ere badago).

-AUTORÍA COMPARTIDA. (1998). Homenaje a Paulo Freire. Cuadernos de Pedagogìa, 265 (urtarrila), 41-79 orr.

- AUTORÍA COMPARTIDA. (1998). Educación y transformación social. Revista de Documentación social, 110 (urtarrila-martxoa).

- GADOTTI, M. (Coord.). (1996). Paulo Freire, Uma Bibliográfica, Sao Paulo: Cortez Editora/ Unesco/ Instituto Paulo Freire.

- MONCLUS, A. (1988). Pedagogìa de la contradicción: Paulo Freire. Anthropos. Bartzelona.

- PALACIOS, J. (1979). La cuestión escolar. Laia, (519-556 orr.). Bartzelona.

- Pedagogìas del siglo XX. (2000). Cuadernos de Pedagogìa. 25. urteurreneko ale berezia, 10. zenbakia.


HELBIDE INTERESGARRIAK:

[1]

[http:/canelones.chasque.apc

.org/CEP/paulofre.htm.]