Usuario:Xixilic

De Wikipedia, la enciclopedia libre

Informazio saioak[editar]

Informazio saoia telbistako edo irratiko saio bat da. Bertan interes publikoa duten albisteak kontatzen dira. Crebiran Herrerosen arabera, telebistak errealitate informatibo bat sortzen du gizarteko gertaerekin. Ez du errealitatea asmatzen fikzioan egiten den bezala, interpretatu egiten du bere egoera, interes eta objektiboen arabera. Telebistan gauzak modu ezberdinetan kontatu daitezke, genero eta formatu ezberdinetan antolatzen direnak. Hori guztia informazio saioetan nahastu egiten da.

Genero eta formatuen klasifikazio eta bereizketa erabiltzen da informazioa baloratzeko eta kalitatea ez galtzeko, hau da, informazioa eman beharrean, entretenimendu hutsa bihurtu ez dadin.

Formatu motak[editar]

Telebistako informazioa saioen bidez erakusten da eta saio bakoitzak bere egitura du. Egitura horiei formatu esaten zaie.

Gehien erabiltzen direnak hauek dira:

  • Eguneko albistegia: izenak esaten duen bezala, egunero ematen diren albisteak dira eta eguneko ordu ezberdinetan ematen dira, audientzia gehien izaten duten orduak izaten dira normalean (eguerdian eta gauean). Albisteen bitartez gaurkotasuna erakusten dute. Eguneko albisteek munduan gertatzen denaren isla dira eta albiste bihurtzen dira. interes orokorreko informazioa emanez. Eguneko albisteen lanketan, kontuan izan behar dira elementu subjektiboak, giza-pertzepzioan sartzen direnak, elementuen sailkapena, enfokeak, datuak, ikuspegiak eta hedabide bakoitzak dituen baldintza ideologikoak.
  • Flash informatiboa: azken orduko albiste labur bat da. Ematen ari diren saioa eten egiten du albistea iragartzeko. Garrantzi handia duen azken orduko albiste baten lehen datuak emateko erabiltzen da. Batzuetan, ikuslearen arreta deitzeko erabiltzen da eta informazio horri garantzia emateko. Badira ere aurrerapen informatiboak. Hauek publizitaterako erabiltzen diren flashak dira eta informazio saioko edukia aurreratzen dute. Albistea garrantzi handikoa bada, flasha informazio saio berezi baterako erabiltzen da.
  • Edizio berezia: saio hauek normalean ematen diren egunean eman beharrean, beste egun batean egiten direnekoak dira, edo luzeagoak dira gertaera garrantzitsu baten inguruan delako. Elkarrizketak, erreportaiak, debateak, prentsa-aurreak... izaten dituzte. Horretarako giza-hedabideak eta hedabide teknikoak erabiltzen dira, urteko audientzia altuena lortzeko.
  • Elkarrizketa saioak: elkarrizketa ez da soilik pertsona bati galderak egitea, bai eta pertsona horri buruz informatzea ere. Honen bidez, sektore bateko aspektu berriak ezagutu daitezke eta aurretik aipatutako pertsona horren ezagutzan sakondu: bere bizitza pertsonalaren edo profesionalaren inguruko datuak, edo bere inguruko kezka bat. Telebista elkarrizketa saiorako hedabide oso egokia da. Elkarrizketak hiru moduetan sailkatu daitezke: informazio elkarrizketak, iritzi elkarrizketak eta nortasun elkarrizketak.
  • Erreportai saioak: erreportaia genero guztiak hartzen dituen generoa da eta erreportai batek idazten du. Gaurkotasuna duten istorioak izaten dira eta pertsonaien aipamenak, elkarrizketak, datuak... izaten dituzten gai konkretu bati buruz hitz egiteko eta horren inguruko ondorioak ateratzeko. Hori dela eta, albistea, elkarrizketa eta iritzia elkartzen dira. Saio hauek astean behin egiten dira, baina badira egunero ematen direnak ere. Aurretik grabatutakoa izaten da eta pertsona eta leku errealekin egiten da.
  • Dokumental handiak: dokumental bakoitzak gai zehatz bat jorratzen du, aukera anitzak daude gaien artean: natura, zientzia, geografia, historia, artea, kirola... Gaurkotasun gutxiagoa duten erreportaiak dira, baina sakontasun handiagoa dute. Normalean gai espezializatuak eta ikerketa handiago bat behar dutenak lantzen dira. Badira telebistako saio garrantzitsuak intereseko gaiak dituzten dokumentalak ematen dituztenak.
  • Iritzi/debate saioak: saio hauek aduentzia gehien duten ordutegietan ematen dira eta ospe handiko kazetariek zuentzen dituzte. Azken urteetan debate saio asko sortu dira,gehienbat politia eta kirolen ingurukoak. Genero honek, antolatzeko erraztasun handiagoa dauka, antolatu beharrekoa gonbidatuak besterik ez dira. Kazetariaren moderazioa saioan neutrua eta bizkorra izan behar da, ez da debatean sartu behar, baina gonbidatuei hitza emateko zeregina du, baita gaia aldatzekoa ere, audientzia aspertu ez dadin. Aldizkakotasuna askotarikoa izan daiteke.
  • Infotainment: anglosaxoia den termino honek bi hitz nahasten ditu, information (informazioa) eta entertainment (entretenimendua). Albistegi baten egituraren bidez, albistegietan lantzen ez diren gaiak jorratzen dira saio hauetan (moda, kronika arrosa, edertasuna, gertaerak...)

Albisteen sailkapena[editar]

Albisteak berehalakotasunaren arabera sailkatzen dira, denbora eta espazioa kontuan izanik.

Area bakoitzeko langileek bere sekzioko albisteen sailkapen bat eigten dute eta ondororen, editoreak erabakitzen du proposamen horiek onartu edo ez. Horrekin batera, egokioena iruditzen zaion ordena jartzen du, baita denbora ere.

Munduan gertakizun asko izaten dira egunean ezin dira guztia sartu informazio saioetak, horregatik aukeraketa hori errazteko irizpide batzuk daude, jakiteko informazioa albiste den.

  • Gaurkotasuna: gertakizun berria izan behar da. Izenak esaten dioen bezala, gaur gertatutakoa.
  • Berezitasuna: gertaera bat gero eta arrarogoa edo ezezagunagoa izan, orduan eta aukera gehiago ditu albiste bihurtzeko.
  • Inplikazioa: bai objektu eta bai pertsona kantitatearen inplikazioa albiste den gertaeran.
  • Gertutasuna: hartzailea gertaeratik gertukoa da, hau da, gertutik eragiten dion zerbait denean.
  • Garrantzi pertsonala: emanaldi publiko baten bidez, albisteak sortzeko gai diren pertsonek egiten dituzte.
  • Gatazka: arazoak sortzen direnean bi kolektiboren artean eta pertsona kantitate handi batengan eragiten duenean.
  • Ezezkotasuna: albisteak negatibotasunarekin ematean interes handiagoa pizten duten hartzailearengan.
  • Suspentsea: intriga sortzen da emandako informazioaren bidez.
  • Ondorioak: gertakizunak etorkizunean eragingo dituen efektuak eta ondorioak.
  • Sexua: prentsa sentsazionalistan presente dagoen faktore bat da. Gertakari batek generoarengatik interesa, polemika edo morboa sortzen du.
  • Emozioa: gizakien dramak eta sentimenduek sortzen dituzte emozioak.
  • Aurrerapena: gizakien baloreak eta baliabideak.

Albistegian agertuko diren albisteak sailkatu eta gero, albistearen lanketaren prozesua hasten da. Horretarako, piramide irauliaren egitura izan beharko dugu kontuan, hau da, garrantzitsuena hasieran jarri eta garrantzi gutxienekoa amaieran. Horrekin batera, 5W erantzun beharko dira. Ikus-entzunezko hedabide batean lan egiterako orduan, kontuan izan behar da sintaxia samurra baina zuzena, subjektua + predikatua egitura erabiliz. Horrekin batera, esaldi laburrak egin behar dira, telebistak duen iheskortasunak ez duelako uzten mezua berriro irakurtzen.

Behin platoan egonda, aurkezleak albistea irakurriko Teleprónter-aren laguntzarekin. Teleprónter-a kamararen objektiboaren aurrean dagoen ispilu akriliko bat da eta horren bidez, aurkezleak albistea irakurri dezake testua buruz ikasteko beharrik gabe.

Oso garrantzitsua da kazetariaren posizioa, zorrotza, objektiboa eta inpartziala izan behar da.